Joseba Briten doinuak Zinemaldian entzuteko aukera

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 24a

Sormenaren bide ezkutuak film laburraren musika egin du oriotarrak

Next Stop Greenland izan zen Joseba Britek musika jarri zion aurreko filma. Orain, pelikula berriarekin, Sormenaren bide ezkutuak film laburrarekin, Zinemaldian entzun ahal izango dira musikari oriotarraren doinuak.

Lara Izagirrek zuzendutako pelikula Gariza produkzioak enpresak ekoitzi du eta haientzako egin duen laugarren lana da Britena.

Zinemaldian birritan emango dute pelikula. Lehenbiziko aukera irailaren 26an, ostegunarekin, izango da, Principe zinemako 9. aretoan, 16:30ean. Bigarrena, berriz, igandean, irailaren 29an, Principe zinemako 2. aretoan izango da, 22:30ean.

Hemen ikusi dezakezue filmaren trailerra:

Aurreko lanarekin, Next Stop Greenlandekin hainbat festibaletan hartu dute parte eta sari ugari irabazi ere bai. Hona hemen horien zerrenda:

– Bilbao Mendi Film Festival 2012
– BCN Sports 2013 - Abenturazko film onenaren saria
– Festival Internacional de Cine de Aire 2013 - Festibaleko film onenaren saria
– Moscow International Vertical Festival 2013 - Abenturazko film onenaren saria
– Festival de cortos de Torrelavega 2013
– Picurt 2013
– Sestriere Film Festival 2013 - Festibaleko film onenaren saria
– Ushuaia ssh 2013
– Mezinárodni Horolezecký Filmový Festival 2013
– Spotkania z Filmem Górskim 2013
– Portland Film Festival 2013
– Coupe Icare 2013 - Abenturazko film onenaren saria
– Medzinárodny Festival Horskych Filmov 2013
– Fescinat 2013
– Terre Alte... Emozioni dal Mondo 2013
– Sport Movies & Tv 2013 – 31st Milano International FICTS Fest 2013

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide