Ikastolak autobusa antolatu du Tolosako Kilometroak festara joateko

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 25a

Urriaren 6an izango da ikastolen aldeko festa

Gipuzkoako Ikastolen Festa, kilometroak 2013, hurrengo igandean, urriaren 6an izango da Tolosan. Azken urteotako ohiturari jarraituz, Orioko Herri Ikastolak autobusa jarriko du hara joateko. Goizeko 09:00etan abiatuko da autobus geltokitik.

Joan nahi dutenek urriaren 3a baino lehen –osteguna– eman behar dute izena Ikastolako idazkaritzan, Lore burdindegian edo Uranga burdindegian eta txartelak 6,5 euro balioko du. DBH 2. mailatik beherakoek beraietaz arduratuko den nagusi baten izena eman beharko dute eta DBH 3. eta 4. mailakoek gurasoek sinatutako baimena –Ikastolako idazkaritzan eskuratu daitezke– eraman beharko dute Ikastolara.

Autobuserako behar adina jendek izena eman ezean, bertan behera geratuko litzateke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide