Aurreko astean Benito, aste honetan Gozategi

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 26a

"Tumatxak" saioko hirugarren atalean talde oriotarrari buruz aritu dira ETBn

Duela astebete Benito Lertxundiren ibilbideari Tumatxak saioan egindako errepasoa ekarri genizuen hona. ETBn emititzen duten programan, aste honetako atalean, Gozategi taldea eta Niko Etxart ekarri ditu pantailara Zuhaitz Gurrutxaga aurkezle eta abeslariak.

Talde oriotarraren aspaldiko bideoak eta gaur egungoak kateatu dituzte telebistan eta uda honetan egindako elkarrizketa bat ere erakutsi dute.

Ikusi ez zutenek, hemen duzue taldearen historia laburbiltzen duen bideoa ikusteko aukera:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide