Jon Sarasuak bere azken lana aurkeztuko du Soraluzeko TopaEgunean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 27a

Eguerdian izango da "Hiztunpolisa" liburuaren gaineko prentsaurrekoa

Bihar, Soraluzen, TopaEguna izango da, Topaguneko elkarteen eguna, alegia. Egitarau zabala izango da biharkoa, tartean laster argitaratuko den liburu baten aurkezpena ere izango da: Jon Sarasuaren Hiztunpolisa.

Pamiela argitaletxeak kaleratuko du liburua eta aurkezpena, bihar, irailaren 28an, eguerdiko 12:00etan, Soraluzeko Herri Antzokian egingo da.

Hau izango da, berriz, egun-guztiko programa:

– 11:00etan Harrera
– 12:00etan Jon Sarasuaren Hiztunpolisa liburuaren aurkezpena 
– 14:30ean Herri bazkariak
– Bazkalostean Irrien lagunekin kanta eta jolas, Kultur gindak, hezitzaileen arteko jolasak eta kalejira
– 18:30ean Ekitaldi nagusia
– 19:00etan Erromeria: Xero Xiette
– 22:30ean Kontzertua: Kokein + Gose.

izango ditu Soraluzera hurbilduko diren lagun guztien gozagarri. Tartean liburu aurkezpen bat ere izango da, aurki argitaratuko den liburu baten aurkezpena, hain zuzen.

Jon Sarasuak "Hiztunpolisa" liburua argitaratuko du Pamiela argitaletxearen eskutik.

Irailaren 28an, eguerdiko 12etan, Soraluzeko Herri Antzokian aurkeztuko du egileak berak liburua. Aukera paregabea euskararen, euskal hiztun komunitatearen eta euskalgintzaren gainean egindako hausnarketa lehen eskutik jasotzeko.

Horra beste arrazoi on bat irailaren 28an Soraluzera hurbiltzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide