Datorren asteartean, urriaren 1ean, hasiko dira lanean pilota eskolakoak. Orioko Pilota Elkarteak gidatzen ditu saioak, Aritz Lertxundi dutelarik monitore. Astean bitan elkartzen dira frontoian, asteartetan eta ostegunetan, eta bi orduko saioak egiten dituzte; 17:00etatik 19:00etara.
Adin guztietako haur eta gazteei zuzenduta dago eskola, finean, pilotan ikasi nahi duten guztientzat. Aurreko urteetan bezala, hilean 10 euro balioko du eskolak. Bestelako argibiderik behar izanez gero, eskolako entrenamenduetara joan eta Aritz Lertxundiri galdetuta edo Aimar Galarragari –687 079 281– deituta, nahikoa izango da.