Haurreskolako matrikulazio epea bihartik aurrera zabalik

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 30a

Dozena bat umerentzat dago tokia Maria Maestra haurreskolan

Haurrak matrikulatzeko garaia izaten da orain haurreskoletan. Hala, bihar, urriaren 1a, hasi eta urriaren 10era arte haurreskolan matrikulatzeko epea irekita izango da Orioko Maria Maestra haurreskolan.

Dena dela, urriaren 8tik 26ra bitartean jaiotzen diren haurrek urriaren 29a arte izango dute aukera matrikulatzeko. Horrez ginera, urriaren 26tik azaroaren 8ra bitartean jaiotakoek azaroaren 15a arte izango dute aukera.

Maria Maestran 12 toki daude libre; 8 plaza, 0-1 urteko haurrentzat; eta 4, 1-2 urteko haurrentzat.

Matrikulazioa orain egiten duten haurrek, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasiko dituzte eskolak, beren adinaren arabera.

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 9:30-11:00, eta arratsaldez, 15:00-16:00. Bertaratu ezin dutenek, berriz, telefonoz egin dezakete kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890 625.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide