Hemezortzi atxiloketa, egoitzak ixtea, bankuetako kontuak blokeatzea, Twitterreko 32 kontu eta Facebookeko beste 125 kontu inguru ixtea eta 38 webgune ixtea –El Mundoren arabera–. Hori da Eloy Velasco epailearen aginduz Guardia Zibilak egin duen operazioa.
Hauek dira hemezortzi atxilotuak: Jexux Mari Aldunberri, Jon Garai, Jose Antonio Fernandez, Nagore Garcia, Sergio Labaien, Manu Ugartemendia, Eneko Villegas, Roberto Noval, Ibon Meñika, Oscar Sanchez, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Fran Balda, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia eta Gorka Gonzalez.
Hori dela eta, egindakoa salatzeko kontzentrazioa izango da Orion, iluntzeko 20:00etan, Herriko Plazan. Hemen Hernanin egin duten miaketako bideoa, Ateak Irekik egina.