Euskal dantza ikastaroa urriaren 2tik aurrera Kosta Tailerrean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 30a

Iluntzeko 21:00etan izango da lehen eskola

Talai Mendi dantza taldeak aurten ere euskal dantzak dantzatzen ikasteko aukera eskainiko du. Hala, datorren asteazkenean, urriaren 2an, iluntzeko 21:00etan izango da lehenengo saioa Kosta Tailerreko dantza aretoan.

Eskoletan parte hartu ahal izateko 18 urte baino gehiago izatea ezinbestekoa izango da. Fandangoa, arin-arina, Mutxikoak, Larrain dantza eta bestelako euskal erritmoak dantzatzen ikasteko aukera izango da eskoletan.

Urriaren 2an, beraz, gure dantzak ikasten hasteko aukera izango dute oriotarrek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide