Atzo Guardia Zibilak Herriraren kontra egindako operazioa gaitzesteko elkarretaratzean 80 inguru pertsona elkartu ziren Herriko Plazan.
Herrira taldeari babesa emateaz gainera, datozen mobilizazioei adi egoteko eskaera egin zieten bertaratuei. Besteak beste, larunbat honetan manifestazio nazionala izango dela iragarri zuten. Manifestaldia Bilbon izango da, larunbat honetan, urriaren 5a, 17:30ean Casillatik abiatuta.