Une gozoa ari dira pasatzen Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariak. Zarauzko txapelketa garrantzitsua irabazi eta gero, Zumaiako Artadi auzoan San Migel jaietan ere txapeldun izan dira.
Txapela lortzeko bidean, ordea, txapelketa gehienetan jaun eta jabe izaten diren Itsaso eta Irune Elizagoien ere baziren. Baina Etxalarko ahizpek ez zuten beren mailarik onena erakutsi Artadiko epaimahaikoek esan digutenez: presaka bezala jo zuten, normalean baino azkarrago, eta horrek akatsak egitea ekarri zien.
Alonso, berriz, txukun aritu zen, oso fin. Gauzak horrela, hiru puntuko aldearekin, 164,5 puntu pilatuta, irabazi zuten Alonso oriotarrak eta Aulestia zarauztarrak. Bigarren Elizagoien ahizpak izan ziren 161,5 punturekin eta hirugarren BeƱat Ganboa eta Julene Otegi 153,25 punturekin.