Joseba Unanuek maila onean jarraitzen du urtea joan eta urtea etorri dardo txapelketetan. Aurreko igandean, irailaren 29an, Hernanin jokatu zen Gipuzkoako Kopan txapelduna izan zen oriotarra.
Guztira 32 dardo jaurtitzailek hartu zuten parte eta Unanue izan zen onena, finalean Gorka Armentia hernaniarraren kontra irabazi eta gero. Hala, emaitza horri esker, Gipuzkoako selekzioarekin Nafarroakoaren kontra jokatuko du datorren azaroan txapelketako podiuma osatu zuten beste bi jaurtitzaileekin batera.