Martxa onean doaz kirol zirkuituko lanak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 2a

Makinak kanposantu inguruko lurra prestatzen ari dira

Irailaren 23an Aiako Udala azken urteetan lantzen ibili den proiektua exekutatzen hasi ziren: kirol zirkuituarena. Kilometroko luzera eta 2 metro eta erdiko zabalera izango du ibilbideak. Ibilbide laua izango da, nahiz eta tarte batzuetan %6rainoko malda izango duen.

Hala, adineko jendearentzat oinez ibiltzeko tokia eta gainerako kirolarientzat, batez ere korrikalarientzat, Aian modu erosoagoan ariketa egiteko aukera zabaltzen da. Ibilbidea, gainera, argiztatuta egongo da gauera arte.

Lanak Campezo enpresak egingo ditu 10 asteko epean eta horretarako 256.854,52 eurotakoa –BEZ-a aparte– izango da.

Hemen ibilbidearen proiektuko planoa:

Aiako kirol zirkuitua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide