TOKIKOMek eta Euskadi Irratiak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 3a

Lehen urratsa emana bazegoen era, urriaren 2an formalizatu zuten ituna bi aldeek

Euskadi Irratiak eta TOKIKOM euskarazko tokiko komunikabideen bateraguneak lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazken honetan, urriaren 2an. Euskadi Irratiaren izenean Odile Kruzeta EiTBko irratietako zuzendari-koordinatzaileak eta TOKIKOM ordezkatuz Mikel Irizar presidenteak izenpetu dute ituna.

Bi aldeek atsegin handiz hartu duten lankidetzaren asmoa, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da, hitzarmenak biltzen duenez, Euskararen normalizazioa bultzatuta, herritarren arteko bizikidetzari mesede egiten zaiolakoan. Euskadi Irratiko eta TOKIKOMeko arduradunek adierazi dute, gainera, interes komun horren alde lankidetzan aritzeko borondatea dutela, aldian aldiko formula egokienak bilatuko dituztelarik.

Mezularia irratsaioan tokiko informazioa
Elkarlan honetan lehen urratsa eman dute dagoeneko: Euskadi Irratiko arratsaldeetako Mezularia albistegian TOKIKOMen biltzen diren hedabideetako kazetariekin, astean behin, herrietako informazioa jorratzen da.

Ainhoa Etxebestek gidatzen duen Mezularian astelehenetan eskaintzen da mahai-ingurua eta TOKIKOMeko bazkide diren irratietan eta agerkari digitaletan ere hedatuko da. Karkara ere hor izango da eta datorren agerpena azaroaren 4an egingo du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide