Hamar urte pasa dira Herrioren ekimenez Udalak edalontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituela herriko festa eta ospakizunetan.
Baina ez Udalak bakarrik. Herriko talde eta elkarteek ere eskura izaten dituzte edalontziak eta gero eta gehiago erabiltzen dituzte haien ekitaldietan. Horren aurrean, Herrio taldeak proposatuta, edalontzien erabilera ona bermatzeko araudia aztertu eta onartu du Orioko Udalak.
Herrio taldeak duela 9 urte proposatutako testua hartu du oinarritzat Udalak eta hura egokituta osatu du araudi berria. Araudian, besteak beste, zein diren edalontziak erabiltzeko baldintzak, zein prozedura erabili behar den eskatzeko eta arduradunak zein diren aipatzen da.
Araudia osorik ikusi nahi duenak, hemen klikatu baino ez du.