Orioko Udalak, Hondakinen mahaiak bultzatuta, ondo biriziklatzeko aholkuak ematen dituen triptikoa banatu zuen herriko etxe guztietara iaz.
Orain, informazio hori jende gehiagorena iris dadin, eta herritarrei oraindik ere gaiari buruz zalantzak sortzen zaizkiela ikusita, triptikoaren PDFa sarean zintzilikatzea erabaki du Udalak.
Triptikoa deskargatu nahi duenak, hemen klikatuta eskura dezake.