Lehengo udaberriko Orio3ten HSN.2 hezkuntza jardunaldietan izandako babes eta atxikimenduak lagunduta, Orioko Curriculuma Sortzen elkarteak proiektuko datu-bilketa faseari ekin dio.
Curriculuma lantzen ari diren taldekoek azaldu digutenez, herritarren partaidetzan du arnasa gure proiektuak, eta martxan jarri dugun informazio bilketa lanean, talde-eragilea indartu nahian gabiltza proiektuak ahalik ekarpen gehien izan ditzan. Besteak beste, oinarrizkotzat jo dute herriko hezkuntza eragile guztien ordezkaritza eta inplikazioa: proiektuan interesa duen norbanako ororentzat ere bada gure gonbita, jakina.
Bilera datorren asteartean, urriaren 15a, izango da, arratsaldeko seiak eta erdietan udaletxeko bilera-gelan.
Informazio gehiago nahi duenak, eskuragarri du www.orio3ten.org helbidean.