Gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina martxan azaroaren 8a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 14a

Kanpaina 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago bereziki

Osakidetzak jakinarazi duenez, hasi dute gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina eta azaroaren 8 arte egongo da martxan.

Urtero bezala, 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago bereziki. Dena dela, gazteago diren batzuei ere txertoa hartzeko gomendioa egin diete; gaixotasun kronikoren bat dutenei edo arrisku-talderen batean daudenei.

Informazio gehiago behar duenak, Orioko anbulatoriora jo beharko du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide