Frontenis txapelketara izen ematea zabalik urriaren 18a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 14a

Urriaren 24an izango da lehendabiziko jardunaldia

Orioko Pilota Elkarteak datorren urriaren 24an jarriko du martxan Frontenis txapelketa. Iazkoa baino txapelketa motzagoa izango da, eta, ondorioz, bikote asko izanez gero, hasierako jardunaldiak kanporaketa modura jokatuko dira. Adin eta sexu guztiei irekitako txapelketa izango da.

Karela kiroldegiko harreran edo 618 952 844 zenbakira mezu bat bidalita egingo da izen ematea, urriaren 18a izango delarik azken eguna, eta honako datuak eman beharko dira: izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia eta e-posta helbidea. Bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko du. Edozein zalantza argitzekotan, Aritz Lertxundirekin jarri beharko da kontaktuan 618 952 844 zenbakira deituta.

Gainontzean, araudia ere zabaldu du Pilota Elkarteak. Hona hemen 2013ko txapelketarako prestatu dutena:

1. Bikote bakoitzak ordezko bakarra edukitzeko aukera dauka. Txapelketaz kanpoko beste bat izan beharko du ordezko horrek eta behin partidu bat jokatuz gero, bera izango da bikote horren ordezkoa txapelketa guztirako.

2. Partiduak ostiral arratsaldetan jokatuko dira, 18:00etatik aurrera Orioko pilotalekuan. Lehenengo partidua, urriaren 24ean, ostegunarekin, jokatuko da, eta bigarrena ere ostegunarekin izango da, urriaren 30ean; urriaren 25a eta azaroaren 1a jai egunak direlako.

3.
  Pilota elkarteak astero bidaliko du helbide elektronikora aste barruko partiduen berri.

4. Partiduak, printzipioz, ezingo dira egunez eta orduz aldatu. Ezbeharren bat edo antzekorik pasaz gero antolakuntza saiatuko da partiduen ordena aldatzen, baina inola ere ez egunez.

5. Epaile lanak. Partiduko epaile lanak txapelketako bikoteen esku geratuko dira. Lehen partidua dutenek ez dute epaile lanik egin beharko. Bigarren partidukoek ordea, lehenengo partiduko epaile lanak egin beharko dituzte, bikote bat epaile lanetan jardungo da eta besteak markagailuaren ardura izango du. Eta horrela atzetik datozen partidetan: bigarren partidako epaileak hirugarren partidakoan izango dira, etab.… Azken partidako epaile lanak egiteaz, berriz, antolakuntza arduratuko da.

Hartara, jardunaldia 18:00etan hasten bada, bigarren partidakoek ere bertan egon beharko dute epaile lanak egiteko. Hala ere, asteko egutegiarekin batera bidaliko zaizue bikote bakoitzak zein ordutarako egon beharko duen pilotalekuan.

6. Izena emateko azken eguna URRIAREN 18a da, kiroldegian edo 618 952 844 zenbakira whatsapp bidez, deiak hartzeko arazoak izango baititugu.

7.
Telefonoz edo e-posta bidez izena eman dutenek, lehen jardunaldian ekarri beharko dute izen-emateko dirua, 15 euro.

8. Zalantzaren bat izanez gero, lehen jardunaldian dena argituko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide