Erromeria denboraldia martxan jarriko da Aristerrazun

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 18a

Urriaren 20tik aurrera igandero izango da dantzarako aukera

Igande honetan, urriaren 20an, hasiko dute 2013-2014ko erromeria denboraldia Aristerrazuko plazan. Astero astero arratsaldeko 18:30ean hasita hiru orduz dantzarako aukera izango dute Andatza auzora gerturatzen direnek.

Lehenengo astebururako Izer, Astiazaran II eta Lutxurdio trikitilariak izango dira. Urriaren 27an Arkaitz Allur eta Idurre Arriola arituko dira eta azaroaren 1ean Laja II eta Unai Narbaiza. Azaroaren 1a jai eguna denez, igande horretako saioa ostiralera aurreratu dute.

Hankak altxatzeko aukerarik ez da faltako, beraz, datorren igandetik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide