Zortzi urte daramatza dagoeneko Orioko Mandalara taldeak martxan. Beren egunerokoan pertsonaren barne bakea bilatzeko saiakera egiten dute. Horren harira, hainbat teknika jarriko dituzte praktikan urriaren 24tik 27ra arte antolatu duten Mandalara astean.
Hala, herritarren eskaeren araberako eskaintzak egiten dituzte Mandalara taldekoek. Bilerak egin eta bertan sortzen diren proposamenen arabera antolatzen dituzte hitzaldi eta ikastaroak. Esaterako, iaz, egin zituzten 40 ekintzetan 800 lagunek hartu zuten parte.
Hau izango da Mandalara astean izango duten programazioa. Edozein zalantzaren aurrean 648 487 489 telefono zenbakian informatu daitezke herritarrak.:
Urriak 24, osteguna
20:00etan: Bihotzetik musika kontzertua. Mandalararen lokalean.
Urriak 25, ostirala
10:00etan: Yoga klasea Kosta Tailerrean
12:00etan: Brain gym, garun-gimnasia saioa Kosta Tailerrean.
16:00etan: sendabelarren inguruko hitzaldia, Mandalararen lokalean.
18:00etan: Eneagrama: ezagutu zure izaera saioa, Mandalararen lokalean.
Urriak 26, larunbata
10:00etan: Ho’oponoponoari buruzko El perdon hitzaldia, Mandalararen lokalean.
12:00etan: Zuzendu ezazu zure burua, zure bizitza zuzentzeko hitzaldia Mandalararen lokalean.
16:00etan: Barreterapia tailerra, Orioko Herri Ikastolako aretoan.
18:00etan: Txumari Alfaro naturopata ezagunaren Alergiak eta desamodioak hitzaldia, Orioko Herri Ikastolako aretoan.
Urriak 27, igandea
12:00etan: Doula, amatasun bidean lagun hitzaldia, Mandalararen lokalean.
16:00etan: Biodantza saioa, Kosta Tailerrean.
18:00etan: Barne bidaia, hurrengo geltokia: Clowns geltokia saioa, Kosta Tailerrean.