Gaur jokatuko dira frontenis txapelketako lehen partidak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 24a

Hamahiru bikote izango dira guztira eta sanikolasetan izango dira finalak

Gaur, urriaren 24a, ostegunarekin hasiko da Orioko frontenis txapelketa. Aurten hamahiru bikote izango dira lehian ostiral arratsaldetan –lehen bi jardunaldiak ostegunarekin jokatuko dira, ostiralak jai egunak direlako–, tartean kanpotik etorritako bikote ugari: Hernanitik, Astigarragatik, Donostiatik, Azpeititik, Zarauztik…

Horren aurrean maila handia espero dute antolatzaileek. Hala, bi multzotan banatuta jokatuko dute: bat 7 bikotekoa eta bestea 6 bikotekoa. Lehenengo multzoan bikote bat gehiago dagoenez, multzo horretakoak izango dira lehen jardunaldian jokatuko dutenak.

Sanikolasak arte luzatuko da txapelketa, orduan jokatuko dira-eta finalak.

1. Jardunaldia
Igor Albizuri - Eñaut Bilbao VS Xabier Rekejo - Jon Ruiz
Josu Makazaga - Mikel Indo VS Asier Zabaleta - Jon Juaristi
Urko Indaberea - Manu Oliveira VS Xabi Arostegi - Joseba Manterola

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide