Azterkosta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak sustatzen duen proiektua da. Horren harira, Azterkosta 13 erakusketa osatu dute eta hori ikusteko aukera dago egunotan Kultur Etxeko areto nagusian. Goizetan 09:00etatik 13:00etara, eta, arratsaldez, 16:30etik 20:00etara, izango da irekita urriaren 29a arte.
Azterkosta
Azterkosta Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, Ingurumen,
Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatzen duena, euskal kostaldeko ekosistemen ezagupena
bultzatzeko helburuarekin.