Orioko Udalak eta UEMAK zerbitzua euskaraz ematea exijitu diote Bake Epaitegiari

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 29a

Usurbilgo Udalak ere eskaera berdina egin du, Bake Epaitegiko idazkaritza Oriorekin elkarbanatzen baitu

Orioko Bake Epaitegiko idazkari titularrak erretiroa hartu berri du. Hala, haren tokian langile berri bat hasi da lanean eta ez daki euskaraz. Usurbilen ere egoera bera da, izan ere, hango Udalak Oriokoarekin Bake Epaitegiko idazkaritza elkarbanatzen du-eta 1992ko Justizia Ministerioaren agindua beteaz.

Kontua da, legearen arabera lanpostu horretan jardungo duenak ez duela zertan euskaraz jakin beharrik 2015eko urtarrilera arte. Horren aurrean, bi Udalek eta UEMAk hizkuntza eskubideak bermatu daitezen behar diren neurriak hartzeko exijitu dute, ematen den hizkuntza eskubidea urratzen dela iritzita.

Horretarako, Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, BeƱat Solaberrieta Orioko alkateak eta Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak gutunak helarazi dizkiete Eusko Jaurlaritzako Justizia administrazioko zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzari, Arartekoari, Hizkuntza Eskubideen Behatokiari eta Elebideri.

Gutun horietako batean, honakoa diote: 2013ko uztailetik 2015eko urtarrilaren 15era  bitartean 17 hilabete luze daude. Denbora tarte horretan, Usurbilen eta Orion, Bake Epaitegiarekin euskaraz jardun nahi dugu, ahoz zein idatziz. Hizkuntza  berezitasunaren data 2015eko urtarrila izanda  ere, ulertzen dugu herritarraren oinarrizko eskubidea dela Bake Epaitegiarekin euskaraz jardutea, eta, oinarrizko eskubidea izanik, administrazioetatik eskubide hori gauzatzeko berme guztiak jarri behar direla beti.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide