Zazpi hilabeteko soldadura ikastaroa doan egiteko aukera

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 30a

Urola Kostako Udal Elkarteak langabetuentzat egiten dituen ekimenetako bat da

Oxigas eta mig/mag soldadura ikastaroa eskaini berri du Urola Kostako Udal Elkarteak. Ikastaroa zazpi hilabetekoa izango da, 560 ordu izango ditu guztira eta abenduan hasi eta 2014ko ekainean bukatuko da.

Eskolak doakoak izango dira –Lanbideren diru-laguntza tarteko–, Zumaiako Soldadura Zentroan, astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Guztira 15 ikaslerentzat izango da tokia.

Izena eman nahi dutenek, Lanbidek Zarautzen duen Bulegora bertaratzea dute aukeratako bat, baina Lanbideren webgunean ere egin daiteke. Hemen dituzue aurre-izenematea eta ikastaroa egiteko behar diren baldintzak eta gainerako datuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide