Urriaren 31ko ohiko bilkuran ordenantza fiskalak izango dira mahai gainean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 30a

Iluntzeko 20:00etan izango da Orioko Udalaren udalbatzarra

Hamar gai izango dituzte mahai gainean datorren ostegunean, urriaren 31n, iluntzeko 20:00etan hasita egingo den udalbatzarrean.

Hauek izango dira aztertuko dituzten gaiak:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2013ko uztailaren 24ko eta urriaren 4ko ezohiko bilkuretako akten zirriborroak.

2.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko Botaleku 19 Areako Hiri Antolamendurako Plan Bereziari.

3.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 5/2013 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.

5.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2014rako, 'Urola Kosta' izeneko erregimen bereziko eremuan.

6.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroaren aisialdi zerbitzuaren gestioaren kontzesioa adjudikatzeko lehiaketa.

7.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen orria eta baldintza teknikoen orria, Karela kiroldegiaren kudeaketa integrala eta Arraunetxeren eta beste antzeko zerbitzu batzuen kudeaketa adjudikatzeko.

8.- Onartzea, egoki bada, Orioko gazteen aisialdiko lokalak arautzen dituen udal ordenantza.

9.- Indarrik gabe uztea, egoki bada, Orioko Udalak 2013ko otsailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran hartutako erabakia, kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharreko hizkuntz irizpideak onartzen dituena.

10.- Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide