Bihar hasi eta azaroaren 4a arte Kintopeko probak izango dira Aian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 30a

Aiarrik eta oriotarrik ez da izango parte-hartzaileen artean

Urriaren 31n hasi eta azaroaren 4ean bukatuko dira 2013ko Kintopeko probak, hiru jardunalditan banatuta. Urteko zita garrantzitsuenetakoa izaten da idi-proben munduan Aiako Kintopeko demena.

Azken urteetan aiarrak eta oriotarrak izan dira parte hartzaileen artean, baina aurten ez da halakorik izango. Iaz bi idi pare aurkeztu zituen  eta bigarren izan zen Oliden. Aiarren artean berriz Arzadun eta Iruretagoiena lehiatu ziren.

Baina ez dira huts egingo duten bakarrak, horiez gainera, iazko irabazlea, Errenteriako Patxi Irarreta, ez da Aiako probalekuan izango. 

Parte hartzaileak iaz baino zortzi gutxiago izango dira eta hamar idi-pare baino ez dira izango deman. Hilaren 31n, ostegunarekin, gaueko 22:00etan hasita Igueldo –Zumarragakoa–, Iñaki Lopetegi –Birlekoa– eta Areta –Eibarkoa– izango dira nor baino nor.

Azaroaren 2an, larunbatarekin, Mendiko –Laudiokoa–, Olatzar –Lezokoa– eta Sistiaga –Urdulizkoa– arituko dira idiekin, 22:00etan hasita. Azaroaren 4an izango da azken jardunaldia, astelehenarekin eta idi-pare bat gehiago dela. Hori dela eta 21:00etan hasiko dira lanean Bizkarre –Usurbilgoa–, Urrutikoetxea anaiak ­­–Urdulizkoak–, Epiola –Oikiakoa– eta Soarte –Elgoibarkoa–.

Iñaki Oliden itzainak esan digunez, Sistiaga itzaina da faborito garbia: bi pare izango ditu lehian, bata bere izenean eta bestea Urrutikoetxea anaien izenean. Bigarren pare hori azkenaldian sasoiko dago eta irabazle izateko faborito dira. Dena dela Epiola, Soarte eta Bizkarre ere gertu izango ditu bukatu du Olidenek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide