600dik gora pertsona Mandalara asteko ekintzetan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urriaren 30a

Txumari Alfaroren hitzaldia izan zen arrakastatsuena

Ez da nolanahiko zenbakia 600 pertsonena. Hamabi ekitaldi antolatu zituzten lau egunetarako eta sekulako arrakasta izan da Mandalara taldekoentzat. Ho'oponoponori buruzko hitzaldian 50 inguru lagun elkartu ziren eta barreterapian beste horrenbeste.

Baina Txumari Alfaroren hitzaldia izan zen arrakastatsuena, 230 pertsona bertaratu baitziren Ikastolako aretora. Mandalarakoak pozik daude eta laster Alfaroren beste hitzaldiren bat antolatzea espero dute.

Sendabelarren hitzaldiak izandako harrera ikusita, ikastaro bat jarriko dute martxan, herritarrek belar horien gainean duten irrika eta grina asetzeko.
belarrak
Mandalarakoen hitzetan, geroz eta jende gehiago ari da inguruko herrietatik hurbiltzen eta Mandalara taldeak egiten duen lanari buruz esker ona adierazten. Hori dela eta, Orio inguruan erreferente bihurtzen ari garela esan dezakegu. Sentitzen duten gertutasuna eta euskaldunak izateak jendearen balorazio positiboa bultzatzen duelakoan gaude.

Ildo beretik aurrera jarraitzeko ilusioz eta sentimenduz daude Mandalara taldekoak. Geroz eta gehiago sentitzen dugu Mandalara taldea guztiona dela. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu guregana gerturatzen direnei. Nahiz eta lan handia egin behar den intentsitate handiko egun horiek antolatzen, jendearen erantzuna ikusita, egindakoak merezi duela argi eta garbi ikusten dugu, kontatu digu Amaia Gozategi Mandalara taldeko kideak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide