Aiako Apaizetxea baserria suntsitu zuen sute batek ostiralean, azaroaren 1ean, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez. Altzola auzoko elizaren ondoan dagoen baserrian 19:30 inguruan sortu ziren sugarrak, ustez tximinia inguruan.
Etxebizitza barruan pertsona bakarra zegoen, gizonezko bat, eta suhiltzaileek atera zuten zauririk gabe. Kalteak jasan zituzten, ordea, zenbait animalik sutearen ondorioz.