Konponketa lanak hasiko dituzte Iturbide kaleko aldapan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 4a

Trafikoa moztuko ez den arren, bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute Goiko Kalera doan bidea

Udala Iturbide kaleko –frontoi atzeko– aldapako lurzorua konpontzen hasiko da datozen egunotan.

Horretarako ez dute trafikoa moztuk, izan ere, konponketak zatika egingo dituzte. Dena dela, bideko pasaera estuagoa izango da tarte batzuetan baina ez da zeharo moztuko, momentu jakinetan ez bada.

Gauzak horrela, konponketak egiteko beharko den denboran, bertan bizi direnek bakarrik izango dute sarbidea Iturbide kalean. Gainontzeko herritarrek  galarazita izango dute bide hori erabiltzea. Herritik ateratzeko edo San Martin ingurura joateko, Txankako errepidea erabiltzeko eskaera egin du Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide