Liber Gesalaga, Lander Zumeta eta Mikel Atxega surf txapelketako irabazle

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko aza. 5a, 09:44

Aurten hiru kategoriatan banatu da txapelketa: open, 16 urtez azpikoena eta bodyboarda

Irailean jokatzekoa zen 2013ko Orioko Surf Txapelketa. Hilabete eta erdiko atzerapenarekin, azaroaren lehen bi egunetan lehiatu ziren herriko surflariak txapelketaren 20. edizioan.

Olatu txikiegiak zirela-eta atzeratuz joan dira txapelketa, baina asteburuan bizpahiru metroko olatuak altxa dira Orion eta txapelketa ikusgarria izan da. Eguraldia lagun izan zuten bi egunetan eta festa giroan bukatu zuten, ohitura dutenez, txapelketa. Marmitako jana egin zuten sari banaketaren atzetik surflarien lokalaren bueltan geratu zirenek.

Uretan hiru kategoriatan banatu zuten txapelketa. Aurten emakumeen kategoriarik ez da izan eta open kategorian, 16 urtez azpikoenean eta bodyboardlarienean jardun dute surflariek.

Honakoak izan dira emaitzak:
Open
1- Liber Gesalaga
2- Andoni Fernandez
3- Eneko Ostolaza
4- IƱigo Fernandez

16 urtez azpikoak
1- Lander Zumeta
2- Paulo Argibe
3- Unai Duran
4- Ignacio Zaldua

Bodyboard
1- Mikel Atxega
2- Carlos Rodriguez
3- Unai Zabala
4- Unai Zubizarreta

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Orioko Udalari, Pukas etxeari, Heinekeni eta Nine etxeari txapelketa aurrera eraman ahal izateko eman dieten laguntzagatik.

surf podiuma
16 urtez azpikoen podiumeko argazkia

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide