Astelehen gauean, azaroaren 4an, bukatu ziren Aiako 12. Kintopeko idi-probak. Lehen bi egunetan jende askorik ibili ez bazen ere, azkenengoan 250 lagunek giro polita bizi izan zuten dema plazan, lehia estua izan baitzen: lehenengoak bigarrenari 1.46 metroko aldea baino ez zion kendu.
Oikiako Epiolaren pareak 64 plaza eta 1.90 metro egin zituen –Iñaki Oliden oriotarra eta Ramon Ibarzabal itzain zirela– eta Elgoibarko Soartek 64 plaza eta 0.44 metro –itzain lanetan Luis Arregi eta Iñaki Urrutia aritu ziren–.
Ondoren hurrenez hurren horrela sailkatu ziren:
Urdulizko Urrutikoetxea
anaiak 62 plaza, zinta bat eta 2,06 metro
Birleko Iñaki Lopategi 61 plaza eta 2,20 metro
Usurbilgo Bizkarre 61 plaza eta 0,67 metro
Zumarragako Igeldo
59 plaza, 7 zinta eta 1,90 metro
Laudioko Mendiko 56 plaza
Lezoko Olatzar 55 plaza, zinta bat eta 1,54 metro
Urdulizko Sistiaga 50 plaza eta 2 zinta
Eibarko Areta 46 plaza, zinta bat eta 0,34 metro

Epiolaren parea lanean, aurretik Iñaki Oliden oriotarra itzain modura dutela.
Argazkia: I. Errazu