Gaur, ostirala, azaroaren 8an, jokatuko da Fuengirolan –Malaga– Rey & Reina Belleza de España edertasun lehiaketa. Richard Arrese-Igor modelo oriotarrak Euskadi ordezkatuko du lehiaketa horretan. Rey de la Belleza de Euskadi izendatu eta horrek eman zion Espainiako lehiaketarako txartela.
Aurrez beste hainbat sari ere eskuratu ditu: Caballero de la belleza de Gipuzkoa eta Guapo de España 2012 lehiaketan bigarren saria baita dotoreziaren saria ere.
Fuengirolako gala irabaziz gero, Europako lehiaketara joango litzateke eta
hango garailea Mister Universora.
Rey & Reina Belleza de Españako parte hartzaileen aurkezpena jarri dute hemen.