Ordenantza Fiskalak izango dira aztergai azaroaren 13ko udalbatzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko aza. 11a, 10:17

20:15ean hasiko da batzarra Aiako udaletxeko batzorde aretoan

Aiako Udalak udalbatzarra egingo du datorren asteazkenean, azaroaren 13an 20:15ean hasita. 2013. urteko laugarren batzarra izango da, eta, hortaz, urteko azkena ezer berezirik etortzen ez bada. Jorratuko diren gaien artean, 2014. urtean indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalak izango dituzte politikariek mahai gainean. Horrez gain, Andatzako eskola etxearen desafekzioa eta Mataderi etxearen subasta arautuko duten baldintzak izango dituzte hizpide.

  • Aiako.com web orriaren arabera, honakoa izango da urteko azken plenoko gai-zerrenda:
  • 2013ko abuztuko batzarraren akta onartzea.
  • Andatzako eskola etxearen desafekzioa
  • 2. kreditu aldaketa espedientea
  • Izaera juridikoa aldatu ondoren Iturrikale 16ko lurzoru zatiaren azaleraren zuzenketa
  • 2014. urtean indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalak
  • Mataderi etxearen subasta arautuko duten baldintzak
  • Eskari-galderak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide