Herriko arropa dendetako salmentak hobetzeko Orioko merkatarien Arkupe elkarteak moda desfilea egin zuen larunbat arratsaldean. Euria goian behean zela Arraunetxeko pasarela bero jarri zuten aurkezleek –Rebeka Aldalur eta Ander Beldarrain Loretxu–, modeloek eta desfilea ikustera gerturatu zirenek. Arkupeko 13 dendetako arropak eta osagarriak ikusi ahal izan ziren haur, gazte eta helduen soinean: festarako arropa dotoreak, eguneroko jantziak, kirol arropa, poltsak, oinetakoak, maletak, mozorroak…
Desfilean Roxa, Kaioa, Optika Orio, Berezi, 2 gurpil, Mauka, Anarri, Lua, Nahikari zapatak, Nahikari haur denda, Orio Shop, Ardatza, Oditz, Itziar kirolak, Izarra arropa denda, Ramiro eta Rosanak hartu zuten parte. Horietaz gain, Orio Fashion Week-en beste hainbat komertziok ere hartu zuten parte: Il Gelato, Spar janari denda, Eroski, Iparragirre janari denda, Lizaso, Uranga,burdindegia, Patxi Oliden eta Boga-Boga jatetxeak. Kaiua tabernan prestatutako luntxa ere eskertu zuten Arraunetxen.
Herritarrak aritu ziren modelo lanetan eta horrek ere erakarri zuen jendea, baita etxeko giroa sortu ere, ez baitzen falta izan irribarre, txistu eta animo oihurik jende artetik pasarelara. Dendari bakoitzak aukeratu eta Imanol Urkizuk jarritako kantu ezagunek ez ezik zuzenean Ane Erkiziak eskainitako kantuak ere girotu zuten desfilea.
Ainhoa Fernandez Arkupeko presidentea oso gustura azaldu da desfileak izandako erantzunarekin. Desfilea hasteko zela jendearen jarrera ona suma zitekeen eta ikuskizunak aurrera egin ahala are gehiago, horrek oso pozik utzi gaitu. Pentsatzen dugu jendeak beharbada ez zuela horrelakorik espero eta motxegi ez ote zitzaion iruditu. Bestalde, azpimarratu nahi izan du horrelako desfile dinamikoa izateko atzetik lan asko egin beharra dagoela. Desfilean taula gainean parte hartu genuen komertziook ez ezik Arkupeko beste kide askok ere lagundu zuten eta hori eskertzekoa da benetan.
Zozketa
Ikusleen artean Arkupek 50 euroko bonuak zozketatu zituen elkarteko hainbat dendatan gastatzeko; 1500 bat euro saritan. Hona hemen zenbaki sarituak:
- 297: 50 euroko bonua, Roxa arropa dendan
- 180: 50 euroko bonua, Kaioa arropa dendan
- 319: 50 euroko bonua, Optika Orion
- 340: 50 euroko bonua, Berezi arropa dendan
- 114: 50 euroko bonua, Mauka paper eta opari dendan
- 113: 50 euroko bonua, Lizaso dendan
- 339: 50 euroko bonua, Eroski dendan
- 391: 50 euroko bonua, Spar janari dendan
- 338: 50 euroko bonua, Ramiro argazki dendan
- 367: 50 euroko bonua, Iparragirre janari dendan
- 54: 50 euroko bonua, Uranga burdindegian
- 335: 50 euroko bonua, Patxi Oliden harategian
- 325: 50 euroko bonua, Anarri opari dendan
- 128: 50 euroko bonua, Lua arropa dendan
- 18: 50 euroko bonua, Nahikari oinetako dendan
- 19: 50 euroko bonua, Izarra gizonezko arropa dendan
- 101: 50 euroko bonua, Rosana argazki dendan
- 315: 3 gosari, Il Gelato kafetegian
- 48: 50 euroko bonua, Orio Shop arropa dendan
- 188: 50 euroko bonua, Nahikari umeen arropa dendan
- 384: 50 euroko bonua, Ardatza arropa dendan
- 364: 50 euroko bonua, Oditz zapata dendan
- 184: 50 euroko bonua, Itziar kirolak dendan
- 277: 4 ogitarteko eta 2 sagardo botila, Boga-Boga jatetxean
Eskaintza bereziak
Fashion week larunbateko desfilearekin hasi bazen ere, azaroaren 16ra bitartean eskaintza bereziak eskainiko dituzte desfilean parte hartu zuten arropa dendetan:
- Roxa umeen arropa dendan: %15eko deskontua txamarretan.
- Kaioa emakumezkoen arropa dendan: %10eko deskontua oinetako eta poltsetan.
- Optika Orion: %15eko deskontua eguzkitako betaurrekoetan.
- Berezi arropa dendan: %10eko deskontua emakumezko eta gizonezkoen berokietan.
- Mauka paper eta opari dendan: %10eko deskontua Callate la boca markako produktuetan.
- Anarri dendan: %20ko deskontua maletetan eta %25ekoa aterkietan.
- Lua arropa dendan: %20ko deskontua zapata eta poltsetan.
- Nahikari haur dendan: %15eko deskontua.
- Izarra gizonezkoen arropa denda: %10eko deskontua amerikana eta trajeetan.
- Orio Shop dendan: %20ko deskontua parka eta berokietan; eta %10ekoa gainontzekoetan.
- Nahikari zapata dendan: %10eko deskontua.
- Ardatza emakumezkoen arropa dendan: %10eko deskontua.
- Oditz zapata dendan: %10eko deskontua.
- Itziar kirolak: %10eko deskontua.