Kooperatiba energetikoei buruzko hitzaldia izango da gaur, azaroaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko aza. 12a, 14:50

GoiEner kooperatibako Joanes Maizak gidatuko du 19:00etan hasiko den Orioko kultur etxeko saioa

Orioko Topagune Berdeak, GoiEner energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako Joanes Maizak hitzaldia eskainiko du gaur,  azaroaren 13an, Orioko kultur etxean. Gaur egungo energia sistema eta irtenbideak: Kooperatiba energetikoak izenburupean, eredu energetiko berri baterako bidean energia burujabetzak eta energia berriztagarriek duten garrantziaz arituko da Maiza 19:00etatik aurrera.

GoiEner, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba

Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba, irabazi asmorik gabeko kooperatiba da. GoiEner-en helburua hiritarrek energiarekiko kontrola berreskuratzea da, horren garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

Edozein pertsona izan daiteke kooperatibako kide, gaur egungo eredu energetikoa aldatu nahi badu eta %100 berriztagarria izango den eredua lortzeko lan egin nahi badu.  Gaurko egunez, ia 762 bazkide dira GoiEnerren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide