Zinebi film laburren festibalean lehiatuko du Maialen Sarasuak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 19a

"Donde nunca pasa nada" pelikularekin hartuko du parte zinegile oriotarrak

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian izan eta gero, Bilboko Zinebi festibalean izango da orain Maialen Sarasua zinegile oriotarra.

Han, datorren ostegunean, azaroaren 21ean, 20:00etan hasita, Golem-Alhóndiga aretoan, emango dute Donde nunca pasa nada film laburra eta Nazioarteko Lehiaketaren barruan hartuko du parte Sarasuaren pelikulak. 

Frankismo bukaeran Gasteiz inguruan emandako gertakari batzuen ingurukoa da Sarasuaren filma eta hauxe da haren sinopsia: 1969 eta 1976 artean Arabako hiru parrokia frankismoaren agonia laburbiltzen eta erakusten duten zenbait gertakariren lekuko izan ziren. Frankoren heriotza gertu zela, diktadura-aldia ezinean zen, eta amorru eta botere erakustaldi handiekin erantzun zioten agintariek Espainian irekitzen ari zen egoera sozial, laboral eta politiko berriari.

Bilboko Zinebiren atzetik, abenduan, Bartzelonako Giza Eskubideen Zinemaldian ere izango da Maialen Sarasua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide