Enplegua sustatzeko asmotan, 1.500 euroko diru laguntzak emango ditu Lanbidek. Diru laguntzak bi motatakoak izango dira, enpresa-ideia berriak sustatu nahi dituztenentzat bata, eta enpresa berria martxan jarri nahi dutenentzat bestea.
Azaroaren 25ean, datorren astelehenean, goizeko 10:00etan bukatuko da eskaerak egiteko epea, eta horiek Udal Elkartearen bidez egin behar dira. Bi PDFtan daude banatuta oinarriak, alde batetik enpresa-ideia berriak sustatu nahi dituztenentzat eta, bestetik, enpresa berria martxan jarri nahi dutenentzat.
Informazio gehiago lortzeko Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzura jo behar da edo 943 890 808 zenbakira deitu. E-posta bidez ere jarri daiteke harremanetan, enpresasustapena2@urolakosta.org
helbidera idatzita.