Orioko udaltzainek euskaraz jarriko dituzte trafiko-isunak hemendik aurrera

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 20a

Orain artean inprimakia euskaraz zegoen arren, zergatia gazteleraz idazten zuten askotan

Orioko Udalak euskararen erabilera bermatzeko beste neurri bat hartu du. Hemendik aurrera Orioko udaltzainek euskaraz idatziko dituzte trafiko-isunak.

Orain artean erabili duten inprimakia euskaraz baldin bazegoen ere, isunaren arrazoia jartzerakoan, gazteleraz idazten zuten askotan udaltzainek.

Horren aurrean, Orioko Udalak beste udalerri euskaldunetan izan duten esperientzia aztertu du. Behin azterketa eginda, Orion jarriko dituzten isunak euskaraz idazteko erabakia hartu du Orioko Udalak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide