Elkarretaratzea egin dute Karela kiroldegiko langileek hitzarmen kolektiboaren alde

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 20a

Egun indarrean dagoen hitzarmenari datorrena sinatu bitartean eusteko eskatu dute langileek

Karela kiroldegiko langileek Gipuzkoako gainerako kiroldegietakoekin bat eginda elkarretaratzea egin dute gaur, eguerdiko 12:00etan, kiroldegiko atarian.

Gipuzkoako kirol instalakuntza publikoen lan hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduaren 31n bukatu zen. Azken hilabeteetan ezinezkoa izan zaie sindikatuei negoziaketan aurrerapausoak ematea eta patronalak idatzi baten bitartez jakinarazi zuen azaroaren 4an egin behar zuten negoziazio bilerara ez zela azalduko, negoziaketa bertan behera utziz.

Gauzak horrela, azken lan erreformaren ondorioz, 2014ko urtarrilaren 1ean hitzarmen okerrago bat aplikatzeko aukera izan dezake patronalak. Hori salatzeko eta orain artean duten hitzarmenari hurrengoa sinatu bitartean eustea eskatzeko bilkurak egin dituzte Gipuzkoako kiroldegietako langileek, tartean Karelakoek. 

Dena dela Karelako langileek esan dutenez, Orioko Udalaren kasuan desberdina da egoera. Gaur egungo baldintzak mantentzea bermatzeko eskatu genien lehiaketarako baldintza-orria egiterako garaian eta hori bete dute. Dena dela, enpresek dirudienez ez dute hitzarmen berria sinatzeko asmorik eta hori salatzeko elkartu gara kiroldegi atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide