Abenduaren 22an izango da Orioko 3. Herri Lasterketa

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 21a

Aurten ere 7 eta 14 kilometroko bi ibilbidetan banatuko da Orioko Herri Ikastolak antolatzen duen proba

Loteriaren egunean, abenduaren 22an, goizeko 11:00etan hasita, Orioko itsasadarraren bueltan lasterka aritzeko aukera izango da aurtengo Orioko Herri Lasterketa dela-eta.

Hirugarren edizioa du lasterketak, eta aurten ere 7 eta 14 kilometroko ibilbide bana izango dira aukeran. Laburra itzuli bakarrekoa izango da eta luzeak bi itzuli emango dizkio azpian ikusi daitekeen ibilbideari.

ibilbidea2013

Izena emateko epea zabalik dago kirolprobak.com atarian. Hemen eman daiteke 7 kilometroko probarako izena eta hemen 14 kilometroko lasterketarakoa. Gehienez 350 korrikalari onartuko dituzte proban eta sarean izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide