Irekiera festa antolatu dute azaroaren 23rako Etxeluze gaztetxekoek

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 22a

Txukuntze lanak bukatuta, berriz ere zabalik izango da bihartik aurrera

Azaroaren 23an, larunbatarekin, irekiko ditu berriz ere ateak Etxeluze gaztetxeak. Hilabete batzuetan txukuntze lanak egin eta gero, festa antolatu dute herritarrak bertaratu eta egindako lana ikus dezaten.

Hori dela eta, arratsaldeko 18:30ean hasita ping-pong txapelketarekin emango diete hasiera festari. Txapelketa bukatuta, Ekin taldearen emanaldia izango da. Orioko eta Zarauzko gazteek osatutako taldearen eskutik bertsio ugari entzun ahal izango dira Etxeluzen.

Festari bukaera emateko, Hyedra talde donostiarra izango da. Post-rock instrumentala egiten dute Hyedrakoek eta hemen duzue beren lanaren berri izateko aukera.

Arratsaldean eta gauean, takoak dastatzeko aukera izango da, gainera. Takoa eta bultzatzeko edaria 2 eurotan salduko dute gaztetxekoek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide