Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko autobusa antolatu dute Oriotik

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko aza. 26a, 16:03

Azaroaren 29a izango da txartelak erosteko azken eguna

Duela lau urte bezala, autobusa antolatu dute abenduaren 15ean Barakaldoko BECen jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko.

Autobuserako txartelak salgai daude 13 euroren trukean Loretxun eta Loren eta azaroaren 29a izango da horiek eskuratu ahal izateko azken eguna.

Finaleko egunean, goizeko 09:00etan abiatuko da autobusa Orioko autobus geltokitik Barakaldora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide