Orioko Udalak publiko egin du lehen mailako ofizial balioanitzeko lanpostua betetzeko martxan daukan deialdian zeintzuk diren onartuak eta zeintzuk izan diren baztertuak. Baztertuak izan direnek, bost laneguneko epea izango dute –azaroaren 29an kontatzen hasita, abenduaren 5a arte– erreklamazioa aurkezteko edota zuzenketa eskatzeko.
Deialdiaren barruko lehendabiziko proba –teorikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea– 2014ko urtarrilaren 16an izango da, ostegunarekin, 10:00etan hasita, Karela kiroldegian.
Onartu eta baztertuen zerrenda eta epaimahaiaren izendapena ikusteko, klikatu hemen.