Bilerarako deialdia egin du Orioko Nekazarien Batzarrak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 29a

Urkome elkarteak ere bat egin du abenduaren 4rako deialdiarekin

Aiako eta Orioko baserritarrei bilera baterako deialdia egin diete Orioko Nekazarien Batzarrak eta Urkomek. Bilera datorren abenduaren 4an izango da, asteazkenarekin, 17:30ean, Orioko Kultur Etxean.

Bileran baserritarrentzat jasangarria izango den inguruko baserritarren azoka dinamika egokia martxan jartzeko nahia azalduko dute. Bileraren helburua baserritarren beharrei entzutea eta horiei ahalik eta irtenbide egokiena ematen saiatzea izango da. Baita azoken gaineko hausnarketa egitea ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide