Orioko 1. Mus Ligako finalistentzat bilera deitu du Izan zaitez tanta taldeak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko azaroaren 29a

Finala abenduaren 7an jokatuko da Orioko plazan

Urte guztian jokatutako mus txapelketei bukaera emateko, iritsi da Orioko 1. Mus Ligako finala jokatzeko garaia. Abenduaren 7an, larunbatarekin, jokatuko da finala, 16:00etan, Herriko plazan, Izan zaitez tantak antolatuta.

Finalean parte hartzeko ezinbestekoa da bikote bakoitzaren parte-hartzea ziurtatzea. Horretarako, abenduaren 2a baino lehen adierazi beharko dute beren parte hartzeko asmoa sailkatu diren bikoteek. Baieztapena emateko, Lore Burdindegira joanda edo 688 617 016 telefono zenbakira deituta egin daiteke.

Horrez gainera, sailkatu diren bikoteekin bilera egingo dute abenduaren 2an, 19:00etan, Orioko Kultur Etxean eta antolatzaileen hitzetan oso komenigarria da bertara azaltzea.

Hauek dira finalera sailkatu diren bikoteak:
Bittor-Jokin
Illarra-Iboni
Txanka-Ibai
Lurdes-Jon
Oto-Antton
Martikorena aita-semeak
Amañu-Iñaki
Ibai-Aldakur
Txapo-Egoitz
Ibai-Oskar
Etxabe-Imanol
Iñaki-Tito
Anibarko Portuko bigarrenak
Txapo-Erkixia
Paorra-Atorra
Ibarbia-Asier

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide