Bihar, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna ekintza asko egin dituzte Orioko Udalak eta bi ikastetxeek. Udalak, Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketako sariak banatuko ditu, iluntzeko 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Udalak, aurreko urteetan parte hartu dutenei bertara etortzeko gonbita luzatu die modu berezian.
Ikastetxeei dagokienez, goizean eta arratsaldean ekintza ugari egingo dituzte.
Ikastolakoek honako egitaraua osatu dute:
Euskaren Nazioarteko Eguna 2013.
Hor duzue datorren astearteko egitaraua zein izango den Ikastolan.
Orioko Herri Ikastolako egitaraua
Haur Hezkuntza
09:00-10:30 Ipuin kontaketa: DBHko 2. mailakoek sortutako ipuinak kontatuko
dizkiete
11:00-12:30 Eguraldi onarekin, altxorraren bila jolasa
Eguraldi txarrarekin, geletan jolasak
14:30-16:30 Txotxongilo emanaldia
Eguraldi onarekin, gurasoek lagundutako kalejira herrian zehar
Eguraldi txarrarekin, erromeria pergolan
Lehen Hezkuntza
9:00-10:15 LH 1etik 3. mailara Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
LH 4tik 6. mailara Herri Kirolak
10:45-12:30 LH 1etik 3. mailara Herri Kirolak
LH 4tik 6. mailara Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
14:30-16:30 Irakasleek Euskara Batzordeko LHko ikasleen laguntzarekin
antolatutako tailerrak
DBH
9:00-10:25 Mihiluze, DBHko 3. mailako ikasleen eskutik
10:50-12:45 Karaoke-musikaldia, DBHko 4. mailako ikasleek antolatuta
14:30-16:30 Herri Kirolak
Zaraguetakoek, bestalde, Gau eta egun Zaragueta euskaldun! leloa oinarri hartuta egingo dute festa, gai bezala surfa hartuta. Hala, euskara eta surfaren arteko parekotasun bat egin nahi dute, nolabait ere eskolako ikasleak euskararen olatua surfeatzen gustuora dabiltzala adierazi nahian.
Egun horretarako ondoko egitaraua antolatu dute:
Bezperan surfaren gaiarekin lotuta ikasleek txapak egingo dituzte.
Egunean bertan
10:45 Kantu saioa, egun horretarako propio ikasitako abestiekin
Ondoren Beren leloarekin argazkia, ikasle bakoitzak bere surfaren txapa
soinean duela
Arratsaldean Mikel Agote surflari oriotarrak hitzaldia emango du 3.mailatik gorako
ikasleentzat.
15.30-16.30 Euskarazko liburuen II.Truke Azoka
Azkenik, aipatu Zaragueta Herri Eskolak ere Eusko Jaurlaritzak sarean bultzatu duen kanpainarekin bat egiten duela, haiek ere pertsona mundialak eta euskara mundiala baitituzte atsegin.