Orioko Udalaren euskararen erabil-plana onartu zuen udalbatzarrak azaroaren 28an

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 2a

Kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharreko hizkuntz irizpideak onartzen dituen erabakia bertan behera utzi behar izan du Udalak Estatuko Abokatuak legea urratzen duela esan eta gero

Azaroaren 28ko udalbatzarrean gai guztiek Orioko Udalaren onespena jaso zuten. Guztiak aho batez onartu ziren lehenengoa izan ezik.

Hiri Antolamendurako Plan Nagusia eta Orioko ingurumen-eraginaren ebaluazio bateratua egiteko lanak idazteko eta Udalari aholku emateko zerbitzuaren kontratazioa adjudikatzeko lehiaketa adjudikatzea ez zuen begi onez ikusi EAJ alderdiak. Jon Redondoren hitzetan krisi garaian ezin da halakoetan hasi eta beste lehentasun batzuk daude Orion; esaterako kiroldegia txukuntzeko lanak.

Gainerakoan ez zen gorabeherarik izan. Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Eguna dela-eta UEMAk proposatutako mozioa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, Eusko Legebiltzarrak aho batez 2013ko otsailaren 28an onartutako transakzio-zuzenketa betetzea eskatzen duen adierazpen instituzionala guztien aldeko botoarekin onartu ziren.

Kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharreko hizkuntz irizpideak onartzen dituen erabakia bertan behera utzi behar izan du Udalak Estatuko Abokatuak legea urratzen duela esan eta gero. Baina 2013-2017 aldirako Orioko Udalaren euskararen erabilera-plana onartuta geratu zen. Horren gainean bere azalpena eman zuen Jon Agirresarobe euskara zinegotziak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide