Eliza beteta zela eman zuten kontzertua Candendok eta Easo abesbatzak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 3a

Euskal meza abestuko da San Nikolas egunean elizan

Organo berria ezagutzera emateko egiten ari diren kontzertu zikloa martxa onean doa. Aurreko ostiralean eliza beteta zela eman zuten beren kontzertua Oscar Candendo Antzuolako organo-jotzaileak eta Easo abesbatzak.

Sorpresa modura, gainera, Orioko elizan abesten den kantu bat prestatu zuten Candendok eta abesbatzak. Hemen duzue ikusteko moduan:

Datorren emanaldia abenduaren 13an izango da, Loreto Aramendi organo-jotzaile oriotarraren eskutik. Baina, aurretik, San Nikolas egunean, abenduaren 6an, 11:00etan, euskal meza abestuko dute Salatxok, Egunsentik eta parrokiko abesbatzak.

Harrera ona izaten ari da, beraz, elizako organo berria.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide