Pello eta Nikolasa kalera irtetzeko prest daude

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko abenduaren 5a

20:00etan emango zaie hasiera festei

Abenduaren 5a iritsi da eta horrekin batera sanikolasei hasiera emango zaie iluntzean. Salatxo abesbatza izango da aurten Udalaren omenaldia jasoko duena.

Biharko egunez, sanikolas egunez, Oako eskaileretako desafioa egingo da. Iaz Benito Lertxundik ordura arte zuen marka ia segundo batean hobetu zuen Andoni Camposek, 10 segundo eta 99 ehuneneko denbora eginda. Beheko bideoan herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu Karkaratik, nahiz eta eguraldi txarra egiten badu bertan behera geratuko den proba.

Larunbatean bizi-bizi festibalak hartuko du protagonismoa eta, igandean, kirolarien eguna izango da. Frontenis txapelketako finalak jokatuko dira, herri-kirolak izango dira plazan eta 115 taldek 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute Karela kiroldegian.

Programa guztia ikusteko, klikatu hemen.

Ikastolak taberna zabalik
San Nikolas kaleko karkaran, garai batean futbolinak zeuden tokian, sofboleko taberna zabaldu izan zen urte askotan. Aurten, ordea, Orioko Herri Ikastolak irekiko du taberna hori, Kilometroak Orion egingo direnaren aitzakian. Tabernan, Kilometroak jaiaren aurkezpen ekitaldian erabili zuten txikota jarriko dute herritarrek ikusteko moduan eta porra bat egingo dute zenbat neurtzen duen asmatzeko. Asmatzaileen artean marisko-jana zozketatuko dute.

Horrez gainera, herriko 120 ostalarik Erria txikota leloa daraman kamiseta jantziko dute Kilometroak 2014 jaiari beren atxikimendua emanaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide