Ziripot, Akerbeltz, sorginak, Momotxorroak... izan dira gurean

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abe. 8a, 00:39

Euskal tradizioan janzteko aukera ekarri digute Altsasuko inauterietako protagonistek

Neguaren atarian, inauterietara begira jarri gaituzte gaur Altsasuko inauterietako protagonistek. San Nikolas festen baitan, Nafarroako herri horretakoak izan ditugu bisitan haien usadioetako bat gurera gerturatuz. Momotxorroak, Akerbeltz, sorginak, ziripot eta beren lagunak herriko kaleetan barna izan dira haien zain zeudenak edota beste alde batera begira zeudenak zirikatzen. Iji eta aja, salto ederrak eman dituzte han eta hemen. Herriko Plazan bukatu dute bere antzezlana, ohi eta algarek erakarrita, bueltan bildu diren herritar eta bisitarien txalo artean.

Gurean ez bezalako inauteriak izaten dituzte Altsasun eta euskal tradizioko beste pertsonaje batzuk ezagutzeko aukera eskaini digute.

Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide